XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AurrekontuakF.I. /
Osoko emendakin bat, berriro gobernuari itzultzea eskatuz, aurkeztu die PSE-PSOEk bihar Legebiltzarrean eztabaidatzen hasiko diren aurtengo aurrekontuei.
Jose Antonio Maturana eta Roberto San Ildefonso parlamentari sozialisten esanetan, 1991ko aurrekontuak
Horretaz gain, Jaurlaritzako beste bost sailei ere osotarikoak aurkeztu dizkie eta 304 emendakin partzial.
Osoko emendakina gastu sozialean ematen den atzerapenean oinarritzen dela adierazi zuten arduradun sozialistek.
Euren iritziz, Hezkuntza eta Osasun sailak atzerapen nabarmena erakusten dute iazko aurrekontuekin konparatuz.
PSE-PSOEk hezkuntzako aurrekontua zortzi mila milioi pezetan gehitzea eskatzen du.
Gainera ez dator bat ikastolei emango zaien 3.710 milioiekin.
Eurak diru kopuru hau bi milara jaistea eskatzen dute, eta datorren urtean sare publikoan sartzen ez direnak ez dutela laguntzarik beharko gaineratu zuen.
Hezkuntzan bezala, Osasun sailean ere erakunde pribatuaren onerako eginak daudela aurrekontuak uste du PSE-PSOEk.
Maturanak gobernuak eritetxe pribatuekin iazko kontratuak bikoiztu dituela salatu zuen, osasun publikoko kalterako dela ziurtatuz.
Gobernuaren asmoekin beheko klase sozialak kaltetuta aterako dira sozialisten iritziz, eta gainera
PSE-PSOEk INSALUDeko aurrekontua ez duelako gobernuak aintzat hartu bere harridura agertu zuen.